jueves, 25 de octubre de 2012

Noticias de HONDARRIBIA

 

En mi pueblo se acuerdan de mí.
Mila esker.

http://hondarribia.hitza.info/2012/10/25/juana-cortes-hondarribiarrak-tomas-fermin-de-arteta-literatur-saria-irabazi-du/

Juana Cortes hondarribiarrak Tomas Fermin de Arteta literatur saria irabazi du

Juana Cortes Amunarriz2012/10/25
Nork

Juana Cortes Amunarriz hondarribiarrak irabazi du Agoitzeko (Nafarroa) Bilaketa elkarteak antolatzen duen Tomas Fermin de Arteta Nazioarteko Narratiba Lehiaketaren XXXVI. ekitaldia, Una noche, esa noche (Gau bat, gau hori) lanarekin.
Tomas Fermin de Arteta lehiaketara gazteleraz idatzitako kontakizun laburrak aurkeztu daitezke (2 eta 6 folio arteko luzerakoak). Aurten bost kontinenteetako 3.487 lan aurkeztu ziren eta, horien guztien artean, Juana Cortesena izan da epaimahaiaren usterako onena. Diplomaz gain, 6.000 euroko saria ere irabazi du Madriden bizi den hondarribiarrak. Iaz Ciudad Realeko (Espainia) Santiago Caserok irabazi zuen, Zeno, Adela y los destinos (Zeno, Adela eta zoriak) obrarekin.
Sari banaketa azaroaren 24an egingo dute Agoitzeko Kultur Etxean. Narratiba sariarekin batera, Bilaketak antolatzen dituen beste hiru sariak banatuko dituzte data horretan: Agoitzeko Hiria Olerki Saria, Idazle Gazteen Letren Francisco Yndurain Saria eta Agoitzeko Hiria Margo Lehiaketa.
Juana Cortesi buruz gehiago ezagutzeko, bisitatu Memorias de un ahogado bloga.